GIDABAIMENA
- Gida baimen profesionalak: Kamioi zurrun eta giltzatuak atoidun edo atoigabeak, (C1, C1+E, C, C+E, ADR) eta autobus zurrun eta giltzatuak, atoidun edo atoigabeak (D1, D1+E, D eta D+E).
- 2.mailako gida baimenak: Auto eta motorrak, atoidun edo atoigabeak (AM, A1, A2, A, B, B+E, AML eta LCM).
San Martin Zentru Mediku Psikoteknikoa Trafiko Zuzendaritzak (TZk) baimendutako zentru bat da eta hemen TZra joan behar gabe zure baimena berritu ahal izango duzu. Zure behin-behineko baimena momentuan eraman ahal izango duzu gastu gehigarririk gabe eta ilarak edota itxarote luzeak ekidinez.
Lekualdaketan dirua aurreztuko duzu eta baita argazkiekin ere, zentruan egingo baitizkizugu.
Gidariek euren autoak ahalik eta arrisku gutxienarekin gidatu ditzaten, hori bermatzen duen Ziurtagiri Medikua eskatzen da. Azterketa Mediko Psikoteknikoa gainditu ondoren, momentuan behin-behineko baimena emango dizugu eta behin-betikoa zure etxean jasoko duzu.
TZra joatea beharrezkoa ez denez, TZk ipintzen duen tasa ofiziala gure zentruan ordaindu ahal izango duzu.
TZren tasen salneurriak 2021an:
1 Urte: 4,87€
2 Urte: 9,74€
3 Urte: 14,60€
4 Urte: 19,47€
Mugarik gabe: 24,34€
Gogoratu: 70 urtetik gorako pertsonek ez dituzte tasak ordaintzen.
Berriztapena:
- NANa.
- Gida baimena.
- Betaurreko edo lentilak erabiliz gero, ekarri behar dira.
- Botikaren bat hartu edota gaixotasunen bat izanez gero, zure sendagilearen txosten bat eskatu ahal dizugu.
Lorpena:
- NANa.
- Betaurreko edo lentilak erabiliz gero, ekarri behar dira.
- Botikaren bat hartu edota gaixotasunen bat izanez gero, zure sendagilearen txosten bat eskatu ahal dizugu.
Puntuen berreskurapena:
- NANa.
- Gida baimena (edukiz gero).
- Betaurreko edo lentilak erabiliz gero, ekarri behar dira.
- Botikaren bat hartu edota gaixotasunen bat izanez gero, zure sendagilearen txosten bat eskatu ahal dizugu.
Truke/Homologazioak:
- NANa + Pasaportea edo Egoitza Txartela edo NANa+ jatorrizko herrialdeko gida baimena.
- Betaurreko edo lentilak erabiliz gero, ekarri behar dira.
- Botikaren bat hartu edota gaixotasunen bat izanez gero, zure sendagilearen txosten bat eskatu ahal dizugu.
