Centro médico san martín

MEDIKUNTZA OROKORRA

Gure kontsultetan medikuntza orokorra zerbitzua, prebentzio frogak eta diagnostiko profesionalak eskaintzen ditugu.

EZAGUTU EGITEN DITUGUN PROBA GUZTIAK

1.FROGA: EKOKARDIOGRAMA BASKULARRA

  •  Balorazio kardiologikoa.
  • Koloredun Doppler Ekokardiograma.
  • Gaixotasun kardiobaskularren arrisku diagnostikoa.

ZER DA?

Ekokardiogramak bihotzaren irudiak ematen dizkigu; goi-maiztasuneko uhinak bular kaiolaren bidez igorrita, bihotza ikusi daiteke.

Bihotz egituren (hau da, balbulak, barrunbeak eta paretak) eta bihotz ponpaketaren irudiak lortzen dira. Aparailuaren arabera, irudiak 2 edo 3 dimentsio izan ditzake eta txuri-beltz edo koloreduna izan daiteke. Normalean, ekografia koloredun ultrasoinu Dopplerarekin konbinatzen da; era honetan, bihotz balbulak zeharkatzen dituen odol fluxua ere ebaluatu baitaiteke.

ZERTARAKO EGITEN DA?

Bihotzaren funtzionamendu orokorra ikertu eta gaixotasun kardiobaskular askoren presentzia ebaluatzeko (bihotz balbulen arazoak, kardiomiopatiak, gaixotasun perikardikoak, endokarditis infekziosoa, masa kardiakoak, eta sortzetiko bihotz gaixotasunak, adibidez) erabiltzen da. Baita balbula gaixotasunen garapena ikusteko edota tratamenduen eraginkortasuna egiaztatzeko ere.

 

 

 

NOLA EGITEN DA?

Ekografoak zunda bat du eta honek, bularraren bidez, igorri eta hartzen dituen soinu uhin batzuk antzematen ditu. Bihotzetik datozen seinaleak irudi bilakatu eta pantaila batean ikus daitezke. Esku-ohe batean etzan eta bularra desestali beharko duzu. Sendagileak zunda zure bularrean zehar mugituko du eta gorputz jarrera ezberdinak eskatuko dizkizu. Froga erabat kaltegabea da eta ez da deserosotasunik sentitzen.

 

 

 

2.FROGA: ARRITMIA HOLTERRAREN MONITORIZAZIO ZERBITZUA

  •  Balorazio kardiologikoa.
  • Erritmo kardiakoaren 24 orduko monitorizazioa.
  • Emaitzaren diagnostikoa.

Holterra erritmo kardiakoak era jarraiean miatzen dituen makina bat da. 24-48 orduz eraman izaten da, norbanakoaren aktibitate normala mantenduz.

NOLA BURUTZEN DA AZTERKETA HAU?

Elektrodoak (adabaki eroale txikiak) bularrean itsasten dira eta kable batzuen bidez erregistro monitore batera konektatzen dira. Zuk, Holter monitorea poltsikoan edota gerria inguratuz eramaten den poltsa batean eroaten duzu.

Bitartean, monitoreak, bihotzaren aktibitate elektrikoa erregistratzen du. Pilekin funtzionatzen du.

  • • Behin erregistro denbora bukatuta (24-48 ordu), monitorea SAN MARTIN ZENTRU MEDIKUra itzuli behar da.
  • • Sendagileak, erregistroak behatu eta erritmo ezohikoren bat eman ote den ikusiko du.
  • • Monitorea daramagularik, egindako aktibitateen eta norbanakoraren egoeraren erregistro bat egitea gomendagarria da.

NON EGITEN DA?

DONOSTIAKO SAN MARTIN ZENTRU MEDIKUAn edota zure etxean.

ZER DA?

Holterra bihotzaren aktibitate elektrikoa 24 orduz erregistratzen duen aparailu bat da. HOLTER MONITOREA edota ECG-MONITOREA ere deitu izaten da. Abantaila nagusia erritmo kardiakoaren erregistroa denbora luzez egin ahal izatea da; ohiko ECG batek momentuko zirkuitu elektriko kardiakoa aztertzen du, baina ezinezkoa da aurretik edota ondoren asaldurak ematen ote diren jakitea.

ZERTARAKO EGITEN DA?

Aktibitate elektrokardiografikoa eta arnas eta bihotz maiztasuna neurtzen dira. Normalean ez da tentsioa batera neurtzen. Gauez, odol oxigeno asetasuna eta beste paramentro batzuk neurtzen dituzten aparailuekin osatu daiteke azterketa hau. Era berean, loaren neurketa edota Polisomnografia ere egin daiteke.

 

3.FROGA: TENTSIO ARTERIALAREN HOLTER MONITORIZAZIO ZERBITZUA

  • Balorazio kardiologikoa.
  • Tentsio arterialaren 24 orduko monitorizazioa.
  • Gaixotasun kardiobaskularren arrisku diagnostikoa.

NON?

DONOSTIAKO SAN MARTIN ZENTRU MEDIKUAN EDOTA ZURE ETXEAN.

ZER DA?

Tentsio arteriala programaturiko tarteetan (20 edo 30 minuturo egunez, eta 30-60 minuturo gauez) neurtzen duen monitorea da.

Ondoren, informatika sistema berezi batean informazioa deskargatu eta aztertzen da. Bateriadun energia elektrikoen bidez funtzionatzen du.

 

ZERTARAKO BALIO DU?

Helburura, kontsultan egindako tentsio neurketa bakarraren osagarri izatea da. Neurketa ezberdinak egin ditzakeenez, Hipertenstio Arterialaren diagnostikoa eta maila zehazteko egokiagoa da. Era berean tentsio neurrien banaketa eta eguneko eta gaueko tentsio hartzeak (zeintzuk, normaltasun muga ezberdinak izaten dituzte) ezagutu daitezke ere.

 

ZEIN KASUETAN ERABILTZEN DA?

Tentsio hartzeak berak antsietatea edota alarma sortu edota hau igotzen dituenean oso erabilgarria da; kasu hauetan, tentsio hartzea kontsultaz kanpo egiten bada baxuagoa izango dela susmatzen da. Bezeroak kontsultan mugako tentsio neurriak dituenean edo tratamenduren batekin erlazionatutako sintoma hipotentsiboak agertzen direnean egokia izaten da era berean. Hipertentsioaren aurkako tratamendua gidatzen du ere.

PROZEDURA

Tentsio arterialaren oinarrizko neurketa bat egiten da eta sendagileak beso egokia aukeratzen du. Ondoren, tamaina egokiko presio-mahuka besoan jarri eta monitorea finkatzen du galtzerbe uhal batekin. Sistema martxan jarri eta lehenengo neurketa egiten du. Esnatu eta ohera joateko ordua galdetu eta, tratamenduren bat hartuz gero, horri buruzko informazioa eskatuko dizu .Beharrezkoa izanez gero, eskuz nola hustu daitekeen azalduko dizu.

ARRISKU ETA ZAILTASUN POSIBLEAK

Minik gabeko azterketa bat da. Presio-mahukaren puzte jarraia da arazo bakarra; pertsona batzuei loa oztopatzen baitie.

 

 

 

 

4.FROGA: KIROL AKTIBITATE FISIKOAREN ECG MONITORIZAZIO ZERBITZUA

  •  Balorazio kardiologikoa.
  • Ordu bateko ECG monitorizazioa.
  • Gaixotasun kardiobaskularren arrisku diagnostikoa.

NON:

ENTRENAMENDU SAIOETAN ZEHAR.

ZER DA?

Ezusteko sintoma eta alterazio kardiakoak ebaluatzea ahalbidetzen duen ECGaren monitorizazio erraz eta malgua.

ECGa onarrizko froga kardiologiko bat da, oso zaharra eta merkea; bihotzaren aktibitate elektrikoa erregistratzen du. Bihotzaren erritmoa, maiztasun kardiakoa, gure Aurikula eta Bentrikuluen tamaina eta beste datu batzuei buruzko informazio esanguratsua ematen digu. Ambulategietan egiten denean, behin-behineko arazoen diganostikoa ahalbidetzen du; baina baita estresarekin edota goi mailako aktibitate fisikoarekin erlazionatutako arazoena ere.

5.FROGA: 1. MAILAKO PREBENTZIO PROGRAMA KARDIOBASKULARRA

  • Balorazio kardiologikoa + koloredun ekokardiograma Doppler.
  • Kirol azterketa medikoa.
  • Lipido profila.
  • Gaixotasun kardiobaskularren arrisku diagnostikoa.
  • Orkatila-beso indizea.

6. FROGA: 2.MAILAKO PREBENTZIO PROGRAMA KARDIOBASKULARRA

  • Balorazio kardiologikoa + koloredun ekokardiograma Doppler.
  • Kirol azterketa mediko osoa (ESFORTZU PROBA barne).
  • Lipido profila.
  • Orkatila-beso indizea.
  • Gaixotasun kardiobaskularren arrisku diagnostikoa.

7. FROGA: 3.MAILAKO PREBENTZIO PROGRAMA KARDIOBASKULARRA

  •  Balorazio kardiologikoa + koloredun ekokardiograma Doppler.
  • Kirol azterketa mediko osoa (ESFORTZU PROBA barne).
  • Lipido profila.
  • Orkatila-beso indizea.
  • Nutrizio 1.saioa + 2 jarraipen saio.
  • Gaixotasun kardiobaskularren arrisku diagnostikoa

5 - 6 - 7 PROBAK NON EGITEN DIREN

DONOSTIAKO SAN MARTIN ZENTRU MEDIKUAN.

ZERTAN DATZA?

Norbanakoaren ebaluaketa integrala da, non arrisku faktore kardiobaskularrak (Hipertentsioa, Kolesterola, Diabetesa…) eta sitomarik gabeko patología kardiobaskularrak aztertzen diren. Arrisku kardiobaskularra murriztea eta bihotz-infartoa edota garun hemorragia edo infartoa, beste batzuen artean, aurreikusi eta saihestea bilatzen da.

Programaren helburu zehatzak hauek dira:

  • Bizitza estilo osasuntsuak sustatzea: elikadura ohitura osasuntsuak, aktibitate fisikoa eta ongizate psikosoziala, alegia.
  • Norbanakoaren arrisku faktore nagusiak identifikatzea.
  • Arrisku faktoreen aldagarrien gain eragitea.
  • Gaixotasun kardiobaskular baten agerpena murriztea.

Programa hau jakintzagai ezberdineko profesionalez osatuta dago: Kardiologo bat, nutrizionista bat eta psikologo bat, beste batzuen artean.

NOLA EGITEN DA?

Orokorrean, 2 saio ditu:

1.eguna (gosaldu gabe): Odol ateratzea ( lipido profila, glicemia…), orkatila-beso indizearen neurketa (hanketako zirkulazio arazoak antzemateko balio du),presio arterialaren kontrola, pisua, altuera (eta esfortzu testa, hautatutako azterketa motaren arabera), burutuko dira.

2. eguna (ez da beharrezkoa gosaldu gabe etortzea): Kardiologoak emaitzak aztertzen ditu eta eta nutrizionistarekin elkarrizketa bat egiten da. Osasun gomendioen informe bate emango dizute eta baita material osagarria ere.

 

 

 

 

 

 

ZEIN AZTERKETA KARDIOBASKULAR MOTA DAUDE?

Plan ezberdinak daude, bai emakumezkoei zuzendutakoak, eta baita gizonezkoei zuzendutakoak ere. Era berean, norberaren osasun aurrekarien arabera, konplexutasun ezberdineko azteketa mailak daude.

Lehenengo azterketa eta gero, gure unitateak norbanakoaren jarraipenerako programak eskaintzen ditu.

 

 

 

ZEINI ZUZENDUTA DAGO?

 

Bere arrisku kardiobaskularra ezagutu eta saihestu nahi duen 35 urtetik gorako edozein pertsonari, osasun aurrekariak izanik edo ez, Talde berezi bat gaixotasun kardiobaskular bat izan dutenen senideek osatzen dute. Diabetesa duten pertsonei edota 2 arrisku faktore (Hipertentsioa eta Tabakismoa; Dislipemia eta sedentarismoa….) ezagun dituzten pertsonei ere zuzendua dago.

 

 

 

8. FROGA:PROFESIONALEN FORMAKUNTZA - LEHEN SOROSPENAK KIROLAN

Ikastaro honek 3 ordu presentzialeko iraupena du eta nagusiki praktikoa da. Larrialdi medikuntzan formakuntza sakona duten (euren formakuntza “BBSren NAZIO PLANAK” ETA SEMICYUCek homologatua izan da) profesionalek eskaintzen dute.

EDOZEIN KIROL ENTRENATZAILE, MONITORE, JOKOZAIN EDOTA AMA ETA AITEI zuzendutako kirol-prebentzio teknikak barne hartzen dituzten edukin teoriko eta praktikoak irakasten dira.

9.FROGA-PROFESIONALEN FORMAKUNTZA - DESFIBRILAGAILUEN ERABILPENA

OBE ETA DESFIBRILAGAILUEN ERABILPENAREN ikastaro honek 8 ordu presentzialeko iraupena du eta nagusiki praktikoa da. Larrialdi medikuntzan esperientzia sakona duten (euren formakuntza “BBSren NAZIO PLANAK” ETA SEMICYUCek homologatua izan da) profesionalek eskaintzen dute.

OBE eta Desfibrilagailuen inguruko araudia betetzeko material teoriko eta praktikoa aztertzen da, Autonomi Erkidego bakoitzeko legegintza kontuan izanik.

Ikastaroa egin baduzu eta honen berriztapena baino behar ez baduzu, era berean gurekin egin dezakezu.

AURREKONTUA KONPROMEZURIK GABE ESKA IEZAGUZU. Zure beharretara egokituko gara eta zure enpresa edo erakundea KARDIOBABESTEKO inbertsioan aholkatuko zaitugu.

Scroll Up