ARMAK
GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOAN FEDERATUA EGONEZ GERO, %20EKO DESKONTUA IZANGO DUZU ZURE ZIURTAGIRIAN.
Zure ARMA BISA IZAPIDETU behar baduzu, izapidetzaz arduratuko gara zuk Guardia Zibilaren Komandantziara joan behar ez zaitezen. Zerbitzu hau dohainik da.
Zure ARMA BISA IZAPIDETU behar baduzu, izapidetzaz arduratuko gara zuk Guardia Zibilaren Komandantziara joan behar ez zaitezen. Zerbitzu hau dohainik da.
Armak eduki eta maneiatzeko, Guardia Zibilaren Komandantzian zure egoera fisiko eta psikologiko egokia bermatuko dituen zirutagiri mediko bat aurkeztea beharrezkoa da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu HEMEN

Argazkiak zentruan egiten ditugu eta dohainik dira.
Hurrengo ARMA BAIMEN motak lortu eta berritzeko ziurtagiri medikuak dira:
A BAIMENA:
- Armada Organo Berezi, Armada Organo Arrunt, Segurtasun Indar eta Armada eta Aduanetako Zaintzaren langileen jabetza pertsonalaren 1. , 2. eta 3. MAILAK. Beti ere, urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretuaren 114.2 artikuluak zehazten dituen egoetaran aktibo egonez gero.
B BAIMENA:
- 1. MAILA: (Pistolak, errebolberrak, norbanakoaren su arma motzak).60 urtetik gorakoek bisa aurkeztu behar dute.
- Iraunaldia:
18-60 urte bitartea – 3 urte
60-70 urte bitartea – 2 urte
70 urtetik aurrera – urte 1 - Inork ezingo du “B” baimen bat baino gehiago eduki eta baimen bakoitzak ez du arma bat baino gehiago barne hartuko.
C BAIMENA:
- Segurtasun eta zaintzarako langileen gaitasunerako armentzat; segurtasun empresetako kideak eta segurtasun langileak behar dituen edozein erakunde, euren funtzionamenduak horretarako legaltasun baldintzak betetzen baditu…
- Segurtasun publikoaren mantenurako eta kriminaltasunaren jarraipenerako osagarritzat hartzen diren Organu eta erakundeen langileek, legalki onartutako langileek edota segurtasun pertsonalerako langileek, mota hauetako baimenak Guardia Zibilaren Komandantzian esaktu ahan izango dituzte.
- 1. MAILA (Pistola eta errebolberrak)
- 2. MAILA, 1 (Zaindu eta zelatan aritzeko su arma luzeak (zeintzuk, ehiza larrirako erabiltzen dira) eta baita ehizarako eskopetak ere.
- 3.MAILA, 2 (Eskopetak eta barrunbe leuneko su arma luzeak)
- Iraunaldia: Baimen honen balioak, eskatutako baimen eta lan epe zehatzarentzat balioko du bakarrik; eta euren jabeak zerbitzuz kanpo daudenean, baliogabeak izango dira.
D BAIMENA:
- 2.MAILA, 2 (Ehiza larrirako 5 marradun arma barne hartzen ditu)
- Iraunaldia:
18-60 urte bitartea – 5 urte
60-70 urte bitartea – 2 urte
70 urtetik aurrera – urte 1
E BAIMENA:
- 3.MAILA (Kirol tirorako armak, ehizarako eskopetak, gasa edo aire konprimatuz eragindako armak)
- 7.MAILA, 2 (Baleztak)
- 7.MAILA, 3 (kondoak jaurtikitzeko armak)
- Iraunaldia:
18-60 urte bitartea – 3 urte
60-70 urte bitartea – 2 urte
70 urtetik aurrera – urte 1 - Baimen mota honen barruan gehienez 12 arma eduki daitezke.
F BAIMENA:
- Lehiaketa armak. Tiro-eremu, tiro-galeria eta landetan armak erabiltzen dituzten kirol tiradoreentzat.
- Tiradorearen mailaren arabera, hiru mota desberdindu daitezke:
- .1. mota: 10 lehiaketa arma, gehienez.
- .2.mota: 6 arma, gehienez.
- .3.mota: Lehiaketa arma luze edo motz bat.
- Iraunaldia: 3 urte
- Urte batean zehar kirol ekintzarik egin ez duten kirolariek (salbuespenak salbu), F baimena galduko dute.
ABB BAIMENA:
- Adingabekoentzako armetarako Baimen Berezia.
- MAILA GABEA 14 urtetik gorako eta 18 urtetik beherako pertsonek 3. , 2. Eta 3. 3 mailetako armak erabili ahal izango dituzte, baina ehiza edo kirol lehiaketetarako bakarrik. Adingabe hauek ezingo dute, inolaz ere, populazioaren barnean arma hauek eduki edota eraman.
- Armak erabili ahal izateko, adingabea, D, E edo F baimena indarrean duen eta aldez aurretik, idatziz, adingabea lagundu eta zelatatzeko konpromezua hartu duen heldu batek lagunduta egongo da ehizaldi edota kirol ekintzan zehar.
- Iraunaldia: 18 urte bete arte.
- JUNIOR MAILA 16 urtetik gorako eta 18 urtetik beheherako pertsonek 2.2 eta 3.1 mailako su armak eraman ahal izango dituzte.
- Adingabe hauek ezingo dute, inolaz ere, populazioaren barnean arma hauek eduki edota eraman.
- Armak erabili ahal izateko, adingabea, D, E edo F baimena indarrean duen eta aldez aurretik, idatzi, adingabela lagundu eta zelatatzeko konpromezua hartu duen heldu batek lagunduta egongo da ehizaldi edota kirol ekintzan zehar.
- Iraunaldia: 18 urte bete arte.
BB BAIMENA:
- Armetarako Baimen Berezia.
- Aurrekarga arma luze eta motzak, eta Flobert sistema, susceptibles de hacer fuego, y las de sistema “Flobert” (jaurtigaiaren propultsatzaile gisa pistoi baten berehalako karga erabiltzen dute bakarrik, eta ondorioz, beste arma motek baino potentzia txikiagoa dute) edota su egiteko balio duten armak, aintzinako su arma edo historikoak eta euren kopiak landa, galeria, lehiaketa tiro-eremu edo lursail zinegetiko kontrolatuetan erabili ahalko dira bakarrik.
- Iraunaldia: 5 urte
- Armen Baimen Taldeak:
- .M TALDEA pertsona desgaituak Eremuen barnean eta langutzaileen sorospenarekin bakarrik erabili ahal izango dituzte armak. Lagutzaileek, arma horren edota arrisku maila handiago bateko arma baimena eduki beharko dute. Hortaz, eremu bereziak, Arma Araudiaren barne dauden zehaztapenei eta bertan mugatzen den guztiari moldatuak dauden tiro galeriak dira bakarrik.
- .L TALDEA pertsona ez desgaituak, edota armen moldaketa baino eskatzen ez dutenak, eta hauek orokorrean Arma Araudiak barne hatzen dituen eremu eta espazio guztietan eduki eta erabili ahal ditzaketenak.
- .S TALDEA segurtasun pribaturako zerbitzuetarako baimenak.
Berriztapena:
- NANa.
- Arma baimena
- Betaurreko edo lentilak erabiliz gero, ekarri behar dira.
- Botikaren bat hartu edota gaixotasunen bat izanez gero, zure sendagilearen txosten bat eskatu ahal dizugu.
Lorpena:
- NANa.
- Betaurreko edo lentilak erabiliz gero, ekarri behar dira.
- Botikaren bat hartu edota gaixotasunen bat izanez gero, zure sendagilearen txosten bat eskatu ahal dizugu.
