Centro médico san martín

KIROL MEDIKUNTZA

Kirol ariketa bati ekin behar zaionean aisialdian, preskripzio mediku bat dela eta edota lehiaketetan aritzeko, funtsezkoa da azterketa mediku bat egitea egoera arriskutsuak saihesteko.

KAIXO, LAGUNDU DIEZAZUKET?

ZERGATIK ESFORTZU PROBA?

Esfortzu proba baten bidez mediku espezialista batek detekta ditzake istripuren bat eragin dezaken arazo kardiobaskular baten presentzia.

Jakin beharrekoa da baita ere, zenbateko maiztasunez egitea komeni den, zein intentsitatetan, arretan hartu beharreko hainbat gauza eta zein diren mugak. Ariketa fisikoa beharrezkoa da osasun on batez gozatzeko, baina praktika ezegokiak molestia, lesio edo ondorio larriak ekar ditzake gure osasunean.

Azterketa mediku-deportibo bat funtsezkoa da kirola egiten duten pertsona guztientzat eta bereziki beharrezkoa gaixotasunen bat edukiz gero (diabetesa, obesitatea, hipertentsio arteriala, kardiopatia iskemikoa, EPOC, osteoporosia, antsietatea..), haurdunaldian eta adineko pertsonetan.

NORK EGIN BEHAR DU AZTERKETA MEDIKU-DEPORTIBOA?

Orokorrean, ariketa fisikoa edo kirolen bat praktikatzen duen edozein pertsonak, eta bereziki ariketa fisikoa adin aurreratu batean hasten dutenek edo gaixotasunen baten diagnostikoa dutenek.

Ariketa fisiko edo kirol jakin batean hasteko asmotan diren pertsonak edo beren egoera fisikoaren arabera zer den komenigarri jakin nahi dutenek. Kirola erregulartasunez praktikatzen dutenek eta esfortzua egitean beren osasuna kaltetu dezakeen patologiarik badagoen jakiteko kontrol mediku bat behar dutenek.

Federazioren baten parte izateko eta lizentzia eskuratzeko azterketa mediku bat behar duten kirolariek. Maila altuko kirolariek eta jarraipen mediku bati esker beren errendimendua hobetu nahi dutenek.

Kirol jakin batean hasi behar duten haur eta gazteek edota beren baldintza fisikoen arabera praktika egoki baterako orientazio nahi dutenek.

KIROL MEDIKU AZTERKETAK

1. Maila:
Oinarrizko Kirol Mediku Azterketa

Kirol elkarte eta federazioen parte diren kirolari haur eta gazteentzako diseinatua (13 urtetik behera-koentzat):

  • Anamnesis Médico-Deportiva.
  • Antropometria eta gorputz osaketa: pisua, altuera, beso luzera, gantz portzentaia…
  • Azterketa orokorra: kardiobaskularra, arnasketa, lokomotorea…
  • Atsedenaldiko Elektrokardiograma.
  • Malgutasun testa.
  • Emaitzen informe medikua.
  • Gaitasun ziurtagiria.

2. Maila:
Kirol Mediku Azterketa Esfortzu Probarekin

Kirolari afizionatu eta lehiakorrentzat diseinatua (14 urtetik gorakoentzat):

  •  Anamnesi mediku-deportiboa.
  • Antropometria eta gorputz osaketa: pisua, altuera, beso luzera, gantz portzentaia…
  • Azterketa orokorra: kardiobaskularra, arnasketa, lokomotorea…
  • Atsedenaldiko Elektrokardiograma.
  • Malgutasun testa.
  • Zinta gainean Esfortzu testa.
  • Emaitzen informe medikua.
  • Gaitasun ziurtagiria.

Nivel 3:
Reconocimiento Médico Deportivo + Prueba de esfuerzo + lactato

Diseñado para Deportistas de alto rendimiento y profesionales que incluye:

  • Anamnesi mediku-deportiboa.
  • Antropometria eta gorputz osaketa: pisua, altuera, beso luzera, gantz portzentaia…
  • Azterketa orokorra: kardiobaskularra, arnasketa, lokomotorea…
  • Atsedenaldiko Elektrokardiograma.
  • Malgutasun testa.
  • Zinta gainean Esfortzu testa.
  • Laktatoen neurketa.
  • Emaitzen informe medikua.
  • Gaitasun ziurtagiria.

4. Maila:
Kirol Mediku Azterketa + (KAM) + Ekokardiograma

  •  Anamnesi mediku-deportiboa.
  • Antropometria eta gorputz osaketa: pisua, altuera, beso luzera, gantz portzentaia…
  • Azterketa orokorra: kardiobaskularra, arnasketa, lokomotorea…
  • Atsedenaldiko Elektrokardiograma.
  • Malgutasun testa.
  • Esfortzu proba. Ibili edo korrika egiteko makinan + Ekokardiograma
  • Emaitzen informe medikua.
  • Gaitasun ziurtagiria.
 
 
 

5. Maila:
Kirol Mediku Azterketa + (KAM) + Nutrizio ebaluaketa

  • Anamnesi mediku-deportiboa.
  • Antropometria eta gorputz osaketa: pisua, altuera, beso luzera, gantz portzentaia…
  • Azterketa orokorra: kardiobaskularra, arnasketa, lokomotorea…
  • Atsedenaldiko Elektrokardiograma.
  • Malgutasun testa.
  • Esfortzu proba. Ibili edo korrika egiteko makinan + Ekokardiograma
  • Emaitzen informe medikua.
  • Gaitasun ziurtagiria.
  • Nutrizio ebaluaketa.
  • Nutrizio tratamenduaren ezarpena.
  • Nutrizio Heziketa: Kirolariaren Beharrak

PREBENTZIO AZTERKETA KARDIOLOGIKOAK TALDE, GIMNASIO, POLIKIROLDEGIA...

PAK, kirolarietan bat-bateko heriotzan edota istripu kardiobaskularrean amaitu dezaketen patologiak bilatzera bideratua da.

  • Sendagile Taldea Elkarteak aukeratutako lekura mugituko da frogak egin ahal izateko.
  • Entrenamendu saioetan zeharreko tele monitorizazio kardiologkoa.
  • Emaitzen prozesamendu eta analisia.
  • Norbanakoari osasun kardiologikoaren informe osoa, esfortzu atalase datuak eta dagozkion gomendioak barne, emango zaio.

PRESTATZE FISIKOA ETA ENTRENAMENTUEN PLANIFIKAZIOA

Prestatze fisikoko gure zerbitzuei esker zure entrenamentuak optimizatzen ditugu zure neurrira diseinaturiko plan espezifikoa eskeiniz.

Kirolari bakoitzaren behar eta helburuei egokitutako atentzio pertsonalizatua eskeintzen maila guztietan, jardueraren hastapenetik errendimendu altuko kirolarien prestaketetara.

HASIERAKO ELKARRIZKETA

  • Fitxa personala
  • Kirol historia:
    • Zelaiko edota laborategiko testa (zineantropometría)
    • Probetako markak – asteko entrenamentuen maiztasuna
    • Analisiak
    • Ordutegien egokitzapena
  • Helburuak

PRESTATZE FISIKOA

  •  Helburuak (nagusiak eta sekundarioak)
  • Kirol proben egutegia
  • Entrenamentu saioen planifikazio estrukturatu eta indibidualizatua
  • ‘Feedback’ eta kargaren asimilazioaren kontrola
  • E-mail eta telefono bidez kontaktua
  • Errendimentu eta emaitzen balorazioa
 
 

KIROL NUTRIZIOA

Nutrizio aholkularitza pertsonalizatua. Elikadura pertsonalizatua (entrenamentu eta proben aurretik, saioan zehar eta ondoren) funtsezkoa da kirol errendimendua optimizatzeko, esfortzutik errekuperatzeko ella lesioak ekiditeko.

Elikadura egokiak EZ du entrenamendu ezegoki bat ordezkatzen, baina dieta ezegokiak errendimendua kaltetu dezake.

LEHEN KONTSULTA

  • Antropometria.

  • Aurrekari medikuen errepasoa.

  • Elikatze ohituren aurrekariak.

  • Balorazio nutrizionala.

DIETA PLANA

  • Tratamenduaren preskripzio pertsonalizatua.

  • Nutrizio hezkuntza: pazientearen beharrak, zaintzailea, familia eta inguru soziala.

JARRAIPENA

  • Tratamendua ziurtatu: dietaren errepasoa.

  • Nutrizio hezkuntza.

 

 

KIROL PSIKOLOGIAREN ZERBITZUA

Ariketa Fisiko eta Kirol Psikologia kirolaren jardueran pertsona baten portaera aztertzea helburu duen Psikologia aplikatuaren eremu bat da.

Kirolaren espezialitateari dagokion aplikazioan gure metodologia ebaluaketan, aholkularitzan, helburuen planifikazioan, interbentzioan, gaitasun psikologikoen entrenamenduan eta ikerketan oinarritzen da.

Interbentzio psikologiko programa bat egiteko aukera eskaintzen da, aisiako edo oinarrizko kirolaren hasierako fasean edo errendimenduko kirolaren entrenamendu psikologiari dagokion programa.

KIROL PROBEN ONARPENA OPOSAKETAK

Zure kirola egin edo lehiaketa batean parte hartu ahal izateko beharrezko duzun errekonozimendu medikua egiten dugu kirol horri dagozkion behar zehatzak kontuan hartu eta Ziurtagiri Mediku Ofizial bat emanaz.

Errekonozimendu mediku oso bat egitean datza (elektrokardiograma egin daiteke), ikusmen, entzumen, lokomozio aparatuaren eta abarren analisia eginez. Ziurtagiri Mediku Ofizial honek kirol jakin batean aritzeko gai zarela bermatzen du, baita oposaketetan aurkezteko ere.

Baliagarriak dira Suhiltzaile, Udaltzain, Polizia Nazional, Ertzaintza edota Ziurtagiri Mediku Ofiziala eskatzen duten edozein oposaketetan ere.

Kirol probetako onarpen prozesurako edota besterik gabe zure forma fisikoa ezagutzeko baliogarri da.

OHARRAK

  • Azterketa medikuaren aurretik EZ jatea, EZ erretzea eta alkoholik Ez edatea gomendatzen da.
  • Probaren bezperan esfortzu handirik ez egin.
  • Esfortzu probarako kirol arropa ekarri: kamiseta, galtza motzak, kirolerako zapatillak…
  • Puntualitatea eskatzen da.
  • Azterketara etortzerik ez baduzu, 24 orduko aurrerapenarekin jakinaraztea eskatzen da.

Informazio gehiagori dagokion edozein kontsulta dela eta SAN MARTIN ZENTRUKO gure Kirol Medikuntzaren Unitatearekin kontaktuan jarri.

Scroll Up